XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edukien gehitzea eta aurreratzeak programak logika handi batetaz eratzera eraman gaitu, esaldien eta egitura moeta guztien mailaketa exhaustiboa egitera bultzatu gaitu.

Ariketen tratuera intentsiboki ukitua dago.

Egitura edo perpaus bati era askotako ikusmoldeak zituela profitatuz, ariketa anitz eskaini dizkiogu.

Ariketen itxura ezberdinean, helburu berbera ikusi behar da.

4. Gure buruetan ibili den helburu obsesiboa hau izan da: euskararen berreskurapena.

Egia esan, honek bultzatu eta baldintzatu du ondorengo lana.

Euskal Herriko landaretzan, moeta guztietako lorak jaiotzen dira, eta hauen artean euskarari bizia eta esperantza ematen diotenak.

Hankak lurrean jarrita ibili nahi dugu.

Lehendabizi, euskara lagunen artean zabal eta erabil dezaten nahi dugu.

Zaila benetan, baina hori gerta dadin sustraiak bota behar ditugu, honen oinarriak eskoletan sortarazi behar ditugu.

Irakaslegoak baiezta edo ezezta dezake euskal irakasleak egiten duena.

Gaur egun, euskal eta erdal irakaslegoaren arteko tira-birak euskararen irakaskuntzari kalte baino ez dio egiten.

Gizartera euskara eraman nahi badugu, eskolan ikasi beharra dago; oraingoz bederen, Euskal Herriko zati handi batetan dugun sistema bakarra da.

Laburbilduz, zera esan genezake: - erdal giroan euskal eskolak sortu behar direla.

- Euskararen oinarrizko egiturak moldatuz euskara bizi eta komunikagarria egin behar dugula.

- gure ikastegietako ikasmailen euskal programak aztertu eta aberastu egin behar ditugula.

- euskararen berreskurapena ikaslego, irakaslego eta gizartearekiko harreman estuetatik datorkigula.

b) Edukiak.

Erdiko Zikloan dauden ikasleen izakera kontutan hartu eta gero, Hasierako Ziklorako programatu genituen hizkuntz-edukiak oinarritzat harturik, eta honez gainera, euskararen ikas-prozedura aurreratzea helburutzat hartu dugunez, zutabe hauetan oinarritu ditugu: 1. Aditza.

Orain arte behintzat, ikastegietan buruhauste handienak honek ematen ditu.

Aditzaren programakuntza egiterakoan, adin honetako haurrek erdaraz pentsakizunak adierazteko erabiltzen dituzten parametroak hartu ditugu kriteriotzat.

Aditz batzu oinarri bezala hartu ditugu eta hauek ariketa analitiko eta hedapen-ariketen bitartez landu ditugu.

Beste batzu, ordea, irakurgaietan, pasadizo edo funtzioetan eta narrazioetan erabiltzen ditugu, behar diren eta baztertu ezin diren esaldiak egiteko ezinbestelakoak direlako, hauek osagarritzat hartu ditugu.